Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 3koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 33/2013-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-063-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 3koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 33/2013-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-063-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/03
  • Argitaratze-data: 2013/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6 zenbakiko Epaitegiak PCA-063-2013-VI zenbakiko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, zein 33/2013-R prozedura laburtuan 2012ko abenduaren 3ko Ebazpenaren merezimenduen Balorazio Batzordearen Erabakien aurkako errekurtsoa ezetsi zuenaren aurka bideratutako administrazioarekiko auzien errekurtsoari buruzkoa baita. Erabakiok karrerako pertsonal funtzionarioarentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenez deialdia egindakoan hartu ziren (urtarrilaren 19ko EHAA, 13. zenbakia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen 33/2013-R prozedura arruntean, eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 3a.

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.