Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita zer egunetan jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean F88D7 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2013ko martxoaren 27ko Ebazpena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita zer egunetan jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean F88D7 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2013ko martxoaren 27ko Ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1906
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/04
  • Argitaratze-data: 2013/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zuenari buruzko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko irailaren 15eko Ebazpenaren hemeretzigarren oinarriarekin bat etorriz (irailaren 4ko EHAA, 170. zk.), eta abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Jakinaraztea 2013ko apirilaren 3an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko martxoaren 27ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, F88D7 zenbaki profesionala duen praktiketako agenteari Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente modura karrerako funtzionario izendatua izan zen.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik