Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Farmaziako zuzendariarena, Miren Bakarne Arrue Otegui andreari Iruran (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat sortzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Farmaziako zuzendariarena, Miren Bakarne Arrue Otegui andreari Iruran (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat sortzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2048
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/04
  • Argitaratze-data: 2013/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Miren Bakarne Arrue Otegui andreak aurkeztutako eskabidea, Irurako udalerrian (Gipuzkoa) farmazia bat sortzekoa. Hauek dira egitateak:

GERTAKARIAK

Lehenengoa. Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, Villabonako farmazia-eremuan farmazia-bulego bat sortzea bidezkoa zela erabaki zen, eta sortzeko prozedurari ekin zitzaion.

Bigarrena. Farmazia horren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak balioesteko batzordeko kideak izendatu eta egokitzen ziren legezko izapideak egin ondoren, batzordeak 2012ko abenduaren 19an hartutako erabaki batez lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, lehentasun eta puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, eta 2013ko urtarrilaren 18ko EHAAn, 13. zenbakian, argitaratu zen.

Hirugarrena. Erabaki horren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Laugarrena. Farmaziako zuzendariak 2013ko otsailaren 19ko agiri ofiziala igorri zion Miren Bakarne Arrue Otegui andreari; horren bidez jakinarazi zion bera zela aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena lortu zuena, eta, beraz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola lehiakide horrek, dekretu horren bidez arautu baitziren farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak. Era berean, ohartarazi zion, xedapen horretan ezarritako epea bukatzerako, hor eskatutako agiri guztiak aurkeztu ezean, deialdian parte hartzeari uko egin ziola ulertuko zela.

Bosgarrena. 2013ko martxoaren 27an, Miren Bakarne Arrue Otegui andreak Irurako udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimena eskatu zuen 338/1995 Dekretuaren babesean, eta, horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agiri horietan ikusten denez, farmazia-bulego berri hori honako helbide honetan dagoen lokalean ezarri nahi da: Villabonako farmazia-barrutian, Irurako udalerriko Kale Nagusiko 15ean.

Seigarrena. Azkenik, Farmazia-arloa Antolatzeko Zerbitzuko buruak 2013ko apirilaren 4an aldeko txostena egin zuen Miren Bakarne Arrue Otegui andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.

Lehenengoa. Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 11. artikuluan.

Bigarrena. Batetik, Miren Bakarne Arrue Otegui jaunak izan du, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea goian adierazitako interesatuari.

Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horregatik, honako hau

Lehenengoa. Miren Bakarne Arrue Otegui andreari farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea. Berak aurkeztutako agirien arabera, hemen jarriko da farmazia: Irurako udalerria (Gipuzkoa), Kale Nagusia, 22.

Bigarrena. Miren Bakarne Arrue Otegui andreak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena. Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela zuzendaritza honetan edo Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 4a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.