- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 8koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Elciegoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Elciegoko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 8koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Elciegoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Elciegoko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1661
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/08
- Argitaratze-data: 2013/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak; Sailak; Instituzional
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4.b) artikuluan 8/2011 Errege Lege Dekretuak eragindako aldaketa egin aurretik xedatutakoaren arabera (8/2011 Errege Lege Dekretua, uztailaren 1ekoa, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko eta toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzea indartu eta soiltzeko neurriena), hauek dira herritarrek administrazio publikoetako organoei helarazi nahi dizkieten eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko tokiak, besteak beste: «Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, toki-administrazioko erakunderen batekoa».
Hori oinarritzat hartuta, 2005eko otsailaren 20an, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari eta Elciegoko Udaleko alkate-udalburuak Elciegoko Udalaren ordezkari lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, herritarrek aukera izan zezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edozein organo edo erakunderi helarazi nahi zizkieten dokumentuak Elciegoko Udaleko erregistroan aurkezteko; hori guztia, aipatutako 38.4.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Hitzarmen hori 2005eko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (65. zenbakia).
Hitzarmeneko seigarren klausulan hitzarmenaren indarraldia ezarri da, eta azaldu egin da lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita; eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.
Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Elciegoko Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.
Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, Hitzarmeneko seigarren klausula; eta bestetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 26. artikulua Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorrean jasotakoari jarraituz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 8a.
Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


