- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2012-2013 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2012-2013 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2044
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/08
- Argitaratze-data: 2013/04/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2012ko irailaren 21eko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2012-2013 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2012ko irailaren 7ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2012ko irailaren 7ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2013ko apirilaren 8a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.
(Ikus .PDF)


