- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2012ko urria eta 2013ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2012ko urria eta 2013ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2046
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/08
- Argitaratze-data: 2013/04/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
2012ko urriaren 11ko EHAAn argitaratu zen 2012ko urria eta 2013ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2012ko irailaren 26ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 8.3 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2012ko irailaren 26ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2013ko apirilaren 8a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.
(Ikus .PDF)


