- 652/2013 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak 2012ko urriaren 22an emandako 202/2012 epaia exekutatzeko dena. Epai hori, 2008ko EPEaren testuinguruan emandakoa, Marta Galdós Iztueta andreari dagokio (Oftalmologiako Mediku Espezialista). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu652/2013 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak 2012ko urriaren 22an emandako 202/2012 epaia exekutatzeko dena. Epai hori, 2008ko EPEaren testuinguruan emandakoa, Marta Galdós Iztueta andreari dagokio (Oftalmologiako Mediku Espezialista).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2185
- Xedapen-zk.: 652
- Xedapen-data: 2013/04/08
- Argitaratze-data: 2013/05/09
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusita geratu da 2012ko urriaren 22ko 202/2012 epaia, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak 2008ko EPEaren testuinguruan emandakoa, Marta Galdós Iztuetari dagokiona (Oftalmologiako Mediku Espezialista). Eta hauek ditu
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren medikuen kategorian (fakultatibo espezialista medikoen hainbat lanpostu funtzionaletakoak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango ziren (2009-01-14ko EHAA, 9. zk.). Prozesu horri dagozkion oinarri orokorrak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko zituztenak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1452/2009 Ebazpenaren bidez, hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia izendatu zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Oftalmologiako Mediku Espezialista kategorian lotura estatutarioa lortzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik. (2009ko maiatzaren 22ko EHAA, 96. zk.).
Marta Galdós Iztueta andreak parte hartu zuen Oftalmologiako FEMeko hautaketa prozesuan, 2008ko EPEaren barruan, eta Osakidetza-Esukal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 2763/2010 Ebazpenaren arabera, 111,0473 puntu lortu zituen; beraz, ez zitzaion destino-esleipenik egokitu. Aipatutako Ebazpenaren bidez, Medikuen kategoriako (Oftalmologiako Mediku Espezialista lanpostu funtzionala) txanda irekiko izangaien eta esleitutako destinoen behin betiko zerrenda argitaratu zen (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).
Marta Galdós Iztueta andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 2763/2010 Ebazpenaren aurka, eta, ondoren, administrazioarekiko auzibidean aurkaratu zuen (356/2011 prozedura laburtua).
Prozedura judizialari amaiera eman zion administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiko 2012ko urriaren 22ko baiespen partzialeko epaiak.
Bigarrena. Administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak 202/2012 epaiaren bidez hartutako erabakiak, 2008ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko FEM Oftalmologoen kategoriaren testuinguruan, berekin dakar aurkaratutako jardunei atzera eragitea eta Epaitegiaren erabakiaren hirugarren zuzenbide-oinarrian ezartzen dena betetzea.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak 202/2012 epaiaren bidez hartutako erabakiak, 2008ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Oftalmologiako FEM kategoriaren testuinguruan, berekin dakar aurkaratutako jardunei atzera eragitea eta Epaitegiaren erabakiaren hirugarren zuzenbide-oinarrian ezartzen dena betetzea.
Epailearen agindua betetzeko, 2008ko EPEko Oftalmologiako FEM kategoriako Kalifikazio Epaimahaia 2013ko urtarrilaren 22an bildu zen, epaian seinalatutako merituak berriz baloratu zituen eta izangaien ordena berria onartu zuen. Horrek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 2763/2010 Ebazpenaren II. eranskina aldatzeko beharra dakar. Aipatutako Ebazpenaren bidez, Medikuen kategoriako (Oftalmologiako Mediku Espezialista lanpostu funtzionala) txanda irekian hautatutako izangaien eta esleitutako destinoen behin betiko zerrenda argitaratu zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.
Destinoa aukeratu dezaketen izangaien ordenan ez da aldaketarik izan; beraz, ez dago zertan eperik ireki destinoak aukeratzeko.
Hirugarrena. Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).
Horregatik, hau
Lehenengoa. Administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiaren 2012ko urriaren 22ko baiespen partzialeko 202/2012 epaia betetzeko agintzea.
Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 2763/2010 Ebazpena aldatzea ebazpen horren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen dira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen Oftalmologiako Mediku Espezialista kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan, II. eranskinari dagokionez. Eranskin hori honekin batera doa, eta bertan hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda agertzen da, destinoa aukeratu dezaketenak eta destinorik ez dutenak bereizita.
Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eta Marta Galdós Iztueta andreari eta Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Epaitegiari jakinarazteko agintzea.
Bosgarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
(Ikus .PDF)


