Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 9koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2013. urterako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 9koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2013. urterako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2037
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/09
  • Argitaratze-data: 2013/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2013ko apirilaren 9an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Metro Bilbao SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2013. urterako ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.

Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duenak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduak, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoak (uztailaren 64ko EHAA, 128. zenbakia, xedatutakoaren arabera.

2010eko ekianaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2013. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2013. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Erabaki honek 2013ko maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilean 9a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik