- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zortasuna handitzea dela-eta ondoko linea elektrikoa eta bere adarrak herri-ordurako deklarazteko dena: 30 kV-koa Z/B, La Jara-Balmaseda izenekoa, eta horren adarrak, Güeñes, Zalla eta Balmaseda udalerrietan kokatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zortasuna handitzea dela-eta ondoko linea elektrikoa eta bere adarrak herri-ordurako deklarazteko dena: 30 kV-koa Z/B, La Jara-Balmaseda izenekoa, eta horren adarrak, Güeñes, Zalla eta Balmaseda udalerrietan kokatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2791
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/09
- Argitaratze-data: 2013/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Erref.: L-7777 ASS/TLE.
Esp.: AT-H-2012/-25.
GERTAKARIAK
Bat. 2012ko apirilaren 19an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (Bilboko San Adrian etorbidea 48) gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea eskatu zuen, zertarako-eta line horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.
Bi. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-08-17ko EHAAn, 2012-06-05eko BAOn, eta 2012-06-13ko El Correo egunkarian, hain justu ere enpresa horren ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin.
Hiru. 2012ko ekinaren 5ean, ofizio bat igorri zien Zalla, Güeñes eta Balmasedako udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia. Halaber, Urari (Uraren Euskal Agentzia) honako txosten hau eskatu zion: instalazioa herri-onurako deklaratzea bidezko izateari edo ez izateari buruzkoa.
Lau. Jendaurreko erakusketa egiteko epearen barruan eta aipatu txostenak emateko epeen barruan, Ura Euskal Agentziak bidalitako baldintzen agiria bakarrik jaso da, zeina onartu egin baitu onuradunak.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.
Bi. Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuak emandako eskumena baliatuta (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau
Beherago zehaztu ezaugarriak dituen instalazioa, arboladirik gabeko zerrenda handitzeko zortasuna hedatzeari dagokionez, herri-onurako deklaratzea.
«La Jara Balmaseda» airetiko linea elektrikoa Z/B:
Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.
Eroaleak: 280ko 3 (281,10 mm2), LA-180 (181,60 mm2), LA-156 (156,90 mm2) eta LA-110 (116,20 mm2).
Euskarriak: altzairuzko sareta, txapa galvanizatua eta hormigoia.
Luzera: 9.270 m.
Jatorria: La Jara TAE.
Bukaera: 9055 zk.ko euskarria.
Udalerriak: Güeñes, Zalla eta Balmaseda.
Sollanoko Zentralerako adarra:
Luzera: 21 m.
Jatorria: aipatu lineako 9014 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 2900 zk.ko euskarria.
Udalerria: Zalla.
Zenbait adar:
Lehenengoa:
Luzera: 160 m.
Jatorria: aipatu lineako 9018 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 2900 zk.ko euskarria.
Udalerria: Zalla.
Fabio Murga adarra:
Luzera: 678,5 m.
Jatorria: aipatu lineako 9031 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 600 zk.ko euskarria.
Udalerriak: Zalla eta Balmaseda.
Balmaseda FEVE adarra:
Luzera: 118,7 m.
Jatorria: adarreko 9038 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 4200 zk.ko euskarria.
Udalerria: Balmaseda.
Balmaseda TAE adarra:
Luzera: 51 m.
Jatorria: adarreko 9042 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 4500 zk.ko euskarria.
Udalerria: Balmaseda.
Arnedillo Zentralerako adarra:
Luzera: 53 m.
Jatorria: adarreko 9042 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 4801 zk.ko euskarria.
Udalerria: Balmaseda.
Zenbait adar:
Lehenengoa:
Luzera: 49,7 m.
Jatorria: adarreko 9054 zk.ko euskarria.
Bukaera: adarreko 5102 zk.ko euskarria.
Udalerria: Balmaseda.
Azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, deklarazio honek honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta haien okupazioa, gainera, presaz egin beharrra. Deklarazioak, halaber, honako ondorioak dakartza: presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezartzen dituenak, lege horretako 53. artikuluan zehaztutako erregistro-eraginekin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 9a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


