- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Alba M.ª Olivares Heredia lankide boluntarioari beka emateko Unicef-Comité País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera. Laguntza hori Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan zen, eta, laguntza horien bidez, erakunde horiek her - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Alba M.ª Olivares Heredia lankide boluntarioari beka emateko Unicef-Comité País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera. Laguntza hori Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan zen, eta, laguntza horien bidez, erakunde horiek her
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 106
- Hurrenkera-zk.: 2572
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/10
- Argitaratze-data: 2013/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2010eko azaroaren 10eko Ebazpena eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko azaroaren 25eko Ebazpena betez, Unicef-Comité País Vasco erakundeari 31.494 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Alba M.ª Olivares Heredia lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2010BA/0014).
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko urtarrilaren 10ean bidalitako komunikazioan, eakunde horrek partzialki bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.
Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak 9. artikuluan ezartzen duenez (laguntza horien bidez, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak eman nahi dira), lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko du eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko.
Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.
Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzenzariari dagokio.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan, Alba M.ª Olivares Heredia lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera partziala onartzea.
Horren ondorioz, Fundación Unicef-Comité País Vasco Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 5.383,56 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko akordioak (6.000 euro) indarra galdu du.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 10a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2011ko azaroaren 25ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzen luzapen-eskabideak ebazten ditue
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko dena.


