Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 12koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 27/2013-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-056-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 12koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, 27/2013-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-056-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2047
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/12
  • Argitaratze-data: 2013/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak PCA-056-2013-VI administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori 27/2013-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzietako errekurtsoari buruzkoa da, zeina bideratzen ari baita 2012ko ekainaren 15eko Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoan hartutako presuntziozko Ebazpenaren aurka. Lehenengoz aipatutako ebazpen horrek behin betiko esleitzen ditu Ertzaintzako izendapen libreko lanpostuak, zeinetarako Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen zuzendariak eta Segurtasuneko sailburuordeak batera egin baitzuten deialdia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 19ko EHAA, 13. zenbakia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetako interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen 27/2013-A prozedura laburtuan, euren interesen alde egiteko. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 12a.

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.