- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 15ekoa, Industria eta Energia sailburuordearena, Meatzaldeko Behargintza, S.L. Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 15ekoa, Industria eta Energia sailburuordearena, Meatzaldeko Behargintza, S.L. Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2792
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/15
- Argitaratze-data: 2013/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp. zk./Gaia: SEG/0027/2013
Bat. 2013ko martxoaren 20an, Meatzaldeko Behargintza, S.L. erakundearen ordezkaritzak Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortua izateko eskaera aurkeztu zuen Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailean.
Bi. Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta erakunde baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa atxiki zaio espedienteari. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:
Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitza honako helbide honetan dago: Geltokiaren Etorbidea 14 behea, 48530 Ortuella.
Dagozkion prestakuntza-ekintzak gauzatu ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarriak.
Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak xehatuz.
Eskatzaileak eta Ortuellako Udaletxeak izenpetutako hitzarmen bat, zeinen bidez Meatzaldeko Lanbide Hastapeneko Zentroa osatzen duten eraikinak erabiltzea baimentzen baitzaio.
Erakunde eskatzaileari, Ortuellako Kultur Etxeko zenbait udal instalazio, Galdara operadore ikastaroak emateko, erabiltzeko baimena ematen dion Ortuellako Udaletxearen ebazpena.
Hiru. 2013ko martxoaren 21ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek egin zuten ikuskatzearen ondoren, lehen aipatu diren instalazioak egokitzat joak izan ziren.
Lau. 2013ko martxoaren 25ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde-ordezkariak eskaera onartzearen eta Meatzaldeko Behargintza, S.L. galdaren industria-operadore espezialitatean erakunde aintzatetsi gisa baimentzearen aldeko txostena eman zuen.
Espediente honi ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.
Bat. Industria eta Energia Sailburuordetza espediente hau ebazteko eskumena duen organoa da, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorraren arabera (20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoan eta jardun-arloan finkatzen dituena) eta irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz (514/2009 Dekretua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
Bi. Meatzaldeko Behargintza, S.L. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluaren 1. puntuaren C) idatzi-zatian jasotako kasuaren barruan sartzen dela egiaztatuta geratu da, erakundearen instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuak daudelarik.
Hiru. Azken batean, adierazitako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espedientea eta era berean, dekretu horren 25. artikuluan bildutako baldintzak egiaztatzeko nahiko agiri aurkeztu ditu erakunde eskatzaileak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Meatzaldeko Behargintza, S.L. erakundea Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzea.
Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsien Erregistro Berezian REFPA A-0108 erregistro-zenbakiarekin inskriba dadila xedatzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden aitortutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du Erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Bulegoan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.
Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Erakunde Aintzatetsiek dagokien kalifikazioa galdu egingo dute, baldin eta adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak bete gabe uzten badituzte.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, jakinarazpena jaso eta biharamunean hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 15a.
Industria eta Energiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


