- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 16koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinen bidez Ogasun eta Finantzetako sailburua eskuordetzen baita hau kontratatzeko: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren mendeko egoitza administratiboetan, 2013., 2014. eta 2015. urteetan, posta-zerbitzuak ematea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 16koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinen bidez Ogasun eta Finantzetako sailburua eskuordetzen baita hau kontratatzeko: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren mendeko egoitza administratiboetan, 2013., 2014. eta 2015. urteetan, posta-zerbitzuak ematea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kontsumobide; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2114
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/16
- Argitaratze-data: 2013/05/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ogasun; Informazio etak komunikazioak; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organiko eta funtzionala onartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak (abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak aldatu baitu) 18.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetarako erabilpen orokorreko arloak edo zerbitzuak kontratatzea, betiere Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egotzi bazaizkio.
Era berean, 472/2009 Dekretuaren 18.a) artikuluak Zuzendaritza horri ematen dio eskumena, era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasun eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeari begirako proposamenak egin ditzan.
Une honetan, gure iritziz, posta-zerbitzua batera edo modu zentralizatuan kontratatzeak lagundu egiten du zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta gastu publikoa arrazionalizatzen.
136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hedapen hori gauzatzeko moduak dira hitzarmena, administrazio klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezartzea, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulak.
Lehen aipatutako eremuan, posta zerbitzuak era zentralizatuan kontratatzeko bide edo formula egokia da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea) 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko aurreikusten dena, eta hauxe xedatzen du:
Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.
Horiek horrela, kontuan hartuta kontratazioaren alorreko eskumenak, 472/2009 Dekretuak (abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak aldatu baitu) 4.2.c) artikuluan eman baitizkio Ogasun eta Finantzetako sailburuari; orobat, 9/2007 Legeak, ekainaren 29koak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoak, 14.2 artikuluan dioenaren arabera, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariari dagokiola egikaritzea Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubide organikoak sailen kontratazio-organoari esleitu dizkion ahalmenak, hargatik eragotzi gabe, alde batetik, zenbatekoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion ahalmenak, eta bestetik, Euskadiren atzerriko ordezkaritzen titularrei kontratazioaren alorrean dagozkien ahalmenak,
Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzan ematea 2013., 2014. eta 2015. urteetarako (2016 eta 2017rako ere luza daiteke) posta-zerbitzuak kontratatzeko eskumena.
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:
Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).
Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin hornidura-kontratuetarako IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.
Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak, eta bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.
Eskuordetze hau indarrean jarriko da sinatzen den egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 16a.
Kontsumobideko zuzendaria,
BELÉN GREAVES BADILLO.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Arabako zerbitzu zentralak.
Santiago kalea, 11
01002 Vitoria-Gasteiz
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bizkaiko lurralde-zerbitzua.
Errekalde zumarkalea, 39
48008 Bilbao
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Gipuzkoako lurralde-zerbitzua.
(Kudeaketa zentralizatuko eraikin batean dago zerbitzu hori)
Easo kalea, 10
20006 Donostia


