- 718/2013 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maitane Arrizabalaga Kaltzakorta andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu718/2013 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maitane Arrizabalaga Kaltzakorta andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2282
- Xedapen-zk.: 718
- Xedapen-data: 2013/04/17
- Argitaratze-data: 2013/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 14ko 165/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko martxoaren 11ko EHAAn (49. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Maitane Arrizabalaga Kaltzakorta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Maitane Arrizabalaga Kaltzakorta andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 165/2013 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
- Ikus: 2146/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maitane Arrizabalaga Kaltzakorta andrea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena.


