Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 22koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, deklaratzen da Usurbil-Lasarte Oria 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela, eta hori guztia Donostia eta Lasarte-Oriako udalerrietan. Linea hau Usurbil-Lasarte Casco 13,2 kV-ko linearekin batera doa 17. euskarriraino. (Erreferentzia: RI 24069/AT-H-2012-56). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 22koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, deklaratzen da Usurbil-Lasarte Oria 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela, eta hori guztia Donostia eta Lasarte-Oriako udalerrietan. Linea hau Usurbil-Lasarte Casco 13,2 kV-ko linearekin batera doa 17. euskarriraino. (Erreferentzia: RI 24069/AT-H-2012-56).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2931
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/22
  • Argitaratze-data: 2013/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. 2012ko apirilaren 12an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013-01-15ean EHAAn, 2012-12-19an GAOn eta 2012-12-18an El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru. 2012ko abenduaren 10ean Donostiako eta Lasarte-Oriako Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeetako ediktu-oholetan jartzeko.

Lau. 2012ko azaroaren 14an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Donostiako eta Lasarte-Oriako Udalei, dagokion txostena aurkezteko; 2013ko otsailaren 6an berriz ere igorri zitzaien eskari hori udal biei.

Bost. 2012ko azaroaren 14an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari dagokion txostena aurkezteko; 2013ko otsailaren 6an berriz ere igorri zitzaion eskari hori Uraren Euskal Agentziari.

Sei. Proiektuaren inguruko txostena aurkezteko eskaerari buruz, Donostiako eta Lasarte-Oriako Udalek eta Uraren Euskal Agentziak ez zuten erantzun; Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu zuen baldintza teknikoa jarriz.

Zazpi. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateari helarazi zitzaion aipatutako Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako txostena. Enpresak horrek eman zion erantzuna txosten horri, eta ados agertzen zen txostenean ezarritako baldintzarekin.

Zortzi. Jendaurrean iragarkia jartzeko epean ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi. Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009ko Dekretuan aitortzen zaizkion eskumenak baliatuz, indarrean dagoena Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari buruzkoa eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), honako hau

Donostia eta Lasarte-Oria udalerrietan Usurbil-Lasarte-Oria 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzea. Linea hau Usurbil-Lasarte herrigunea 13,2 kV-ko linearekin batera doa 17. euskarriraino; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 22a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik