- 735/2013 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, M.ª Eugenia Alkiza Eizagirre andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu735/2013 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, M.ª Eugenia Alkiza Eizagirre andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2331
- Xedapen-zk.: 735
- Xedapen-data: 2013/04/23
- Argitaratze-data: 2013/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertua izan da Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 14ko 575/2013 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2013ko apirilaren 10eko EHAAn (82. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Eugenia Alkiza Eizagirre andrea deialdiko lanposturako egokia dela, eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehengoa. M.ª Eugenia Alkiza Eizagirre andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2013ko apirilaren 23an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


