Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Honen bidez, 63/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-074-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Honen bidez, 63/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PCA-074-2013-VI administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2228
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/04/26
  • Argitaratze-data: 2013/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak 63/2013-R prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko PCA-059-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori hauxe da: Giza Baliabideetako zuzendariaren 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren aurka, aurkeztutako gorako errekurtsoa ebatzi zuen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren aurka jarri zena. 2012ko abenduaren 12ko ebazpen horren bidez, zerbitzu-eginkizunetan lan-poltsak eratu eta aditzera ematen ziren; betiere, 2012ko ekainaren 18 Ebazpenaren bidez deitutako ondoko hautaketa-prozesua garatutakoan: Brigada Mugikorreko, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Ataleko Indartze Brigada eta Babeseko, Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Ataleko unitateetako langile-dotaziak osatzeko behar ziren zerbitzu-eginkizunak esleitzeko deialdia, alegia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen 63/2013-R prozedura arruntean eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

    Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik