- EBAZPENA, 2013ko apirilaren 30ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 30ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2339
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/30
- Argitaratze-data: 2013/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak, 2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 14ko EHAA, 196. zk.), Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zuen.
Ospitaleak Batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau
Lehenengoa. Ana M.ª Chueca Ajuria andrea, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidea, kargutik kentzea.
Bigarrena. Eguzkiñe Ibarra García andrea, Farmazian lizentziaduna, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko kide izendatzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 30a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


