Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 60/2013 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 60/2013 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2402
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/07
  • Argitaratze-data: 2013/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

60/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea prozedura laburtua bidaltzeko eskatu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak. Auzi-errekurtso hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2013ko urtarrilaren 18an emandako Aginduaren aurka jarri da. Aurkaturiko Aginduaren bidez, ezetsi egiten da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko azaroaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Aplikazio Informatikoak Garatzeko Goi Mailako Teknikarien aukerako behin betiko azken kalifikazioak ematen dira aditzera.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatuta, hauxe

Lehenengoa. Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena. Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira, 60/2013 prozedura laburtuan alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki tauletan argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik