- EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Farmaziako zuzendariarena, 2013an farmazia bulego berri gehiago zabaltzeko baimenik ez dela emango iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Farmaziako zuzendariarena, 2013an farmazia bulego berri gehiago zabaltzeko baimenik ez dela emango iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2455
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/07
- Argitaratze-data: 2013/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak zabaltzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena, urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Informazio horren haritik, udal erroldetako azken datuak 2013ko urtarrilaren 1eko ondorioekin onartutako berrikuspenari dagozkionak dira.
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzeari buruzko apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluan esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


