Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresa, gehienez 300 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen, 17 bar-era bitarteko pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoen, eta ura ez diren likidoak neurtzeko sistemen -minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak- (hornigailuak edo banagailuak) egiaztapen metrologikoak egiteko bai - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresa, gehienez 300 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen, 17 bar-era bitarteko pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoen, eta ura ez diren likidoak neurtzeko sistemen -minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak- (hornigailuak edo banagailuak) egiaztapen metrologikoak egiteko bai

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3112
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/07
  • Argitaratze-data: 2013/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: 01-0V-1007

Lehenengoa. 2012ko urriaren 16an eta 2013ko martxoaren 1ean, José Luis Sarnago Uriaguereka jaunak, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresaren (metrologia-egoitzaren helbidea: helbidea: Tomas Olabarri kaia 5, 2., Areeta, Getxo) izenean eta hura ordeztuz, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu zuen konponketaren edo aldaketaren ondorengo egiaztapen-entseguak egiteko egiaztapen metrologikoetarako baimendutako erakundeen izendapena handitzeko eskaera; horiek honako hauetan aurreikusita daude:

Funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen kontrol metrologikoa arautzen duen 1999ko apirilaren 27ko Aginduan.

Ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen otsailaren 12ko ITC/360/2010 Aginduan.

Bigarrena. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresa, gehienez 300 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen, 17 bar-era bitarteko pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoen, eta ura ez diren likidoak neurtzeko sistemen minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak (hornigailuak edo banagailuak) egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde izendatzea aldatu eta handitzen zen.

Hirugarrena. 2010eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariak, ura ez diren likidoen neurketa-sistemen minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak (hornigailuak edo banagailuak) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde gisa izendatu zuen ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresa.

2010eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariak, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresa izendatu zuen gehienez 60 kg pisatzeko ahalmena duten funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde.

Laugarrena. Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendatzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeen izendapena handitzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ditu. Horretarako, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak emandako 2012-12-28ko OC-1/185 Rev. ikuskaritza-txostena aurkeztu da, bere eranskin teknikoarekin batera.

Espediente honi ebazpena emateko, beharrezko izango da honako hauek kontuan hartzea:

ZUZENBIDE-OINARRIAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiten duten erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

  2. Energia, Meategi eta Industria Administrazioko zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, hala xedatuta baitago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan (2013-04-24ko EHAA).

  3. Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria honako hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatu zuenak), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

  4. 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroei aldizkako egiaztapenak eta konponketaren eta aldaketaren ondorengo egiaztapenak egiteko faseetako kontrol metrologikoa arautzen duena.

  5. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2004ko apirilaren 26ko Agindua, erregaiak eta erregai likidoak hornitzeko uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak, eta ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak egiaztatzeko erakundeak arautzen dituena.

  6. Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuen edo banagailuen) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduak entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu, III. eranskinean.

  7. Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena, funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnei dagokienez.

  8. Otsailaren 12ko ITC/360/2010 Agindua, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

  9. Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau

  1. ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresari (helbidea: Tomas Olabarri kaia 5, 2., Areeta, Getxo) honako hauen egiaztapen metrologikoetarako baimendutako erakundeen izendapena handitu eta aldatzea:

    Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak, hornigailu edo banagailu deituak, erregai gisa erabiliak izatera bideratutako substantziekin automobilak hornitzera bideratuak, minutuko 100 litrora bitarteko emariak dituztenak.

    Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak, hornigailu edo banagailu deituak, erregai gisa erabiliak izatera bideratu ez diren substantziekin automobilak hornitzera bideratuak, minutuko 2 litrotik 50 litrora bitarteko emariak dituztenak.

    Pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak, 17 bar-era bitartekoak.

    300 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoak. I. klasea: m<= 2 kg eta n<= 500.000; eta II., III. eta IIII. klasea: m<= 300 kg, n<= 100.000.

  2. Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

    Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo da.

    Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Tresnak entseguak gainditzen ez baditu «zerbitzuz kanpo dagoen tresna» inskripzioa duen etiketa gorria jarriko dio erakundeak. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinari jarraikiz, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.

    Dagokion egiaztapena egin ondoren, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor autosuntsigarrien bitartez.

    Berunezko zigiluak edo antzekoak ez dira inoiz erabiliko; zigiluak, nolanahi ere, jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izango dira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

    Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:

    1. Zigilu arrunta:

      (Ikus .PDF)

    2. Zigilu txertatua:

      (Ikus .PDF)

    3. Plastikozko zigilua:

      (Ikus .PDF)

      XX egiaztapena egiten den urtearen azken bi digituei dagokie.

  3. ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresak baimendutako entseguetarako ezartzen diren tarifen berri emango dio zuzendaritza honi urtero.

  4. EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU enpresak 01-OV-1007 zenbakiari eusten dio.

  5. ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, SAU erakundeak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio une oro: martxoaren 19ko 339/2010 Errege Dekretua; neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua; 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua; 2004ko apirilaren 26ko Agindua; azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Agindua; eta, 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena; 1999ko apirilaren 27ko Agindua; eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ezartzen duen beste edozein xedapen.

  6. Izendapen hori 2015eko abenduaren 31n azkenduko da, eta interesdunak beste izendapen bat eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

  7. Izendatutako erakundearen jardunen ikuskapena, esku-hartzea eta kontrola egiteko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Horretaz gain, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzen mantentzea egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

  8. Aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako inguruabarretan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta hark baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.

  9. Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko (zerbitzu-prestazioa eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak barne) bateraezintasuna eta independentzia izango da.

  10. Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.

  11. Erregelamenduzko eta administrazioko irregulartasunek eragin dezakete honako izendapen hau ez berritzea, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeari ezarritako zehapenek ere.

  12. Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritzari eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari memoria bat bidaliko die egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Era berean, sei hilean behin, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenak jakinaraziko zaizkio dagokion Ordezkaritzari.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ere aurkez liteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legean.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.