- 194/2013 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu194/2013 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 2770
- Xedapen-zk.: 194
- Xedapen-data: 2013/05/14
- Argitaratze-data: 2013/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Donostia unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua hutsik dagoenez, Zuzendaritza honek deialdi publikoa deitzea erabaki du lanpostu hori betetzeko, izendapen askeko sistema bidez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzako Lanpostu Funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Informazio-sistemetako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak
Titulazio akademikoa. A1/A2 lanbide-taldean aipatutako unibertsitateko edozein lizentziatura edukitzea.
Hizkuntza-eskakizuna. 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia. 5 urteko esperientzia edukitzea A1/A2 lanbide-taldeko zereginetan.
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute::
Titulu Akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu. Bereziki baloratuko dira informazio sistemei erreferentzia egiten dietenak, izan ere, hori da Zuzendariordetza honen xedea.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2013ko maiatzaren 14a.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 284/2013 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua betetzeko Ramón Lerchundi Goñi jauna izendatzeko dena.
- Zuzendutakoa: 283/2013 EBAZPENA, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, 194/2013 Ebazpena zuzentzen duena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen maiatzaren 14koa.


