- 815/2013 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu815/2013 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3038
- Xedapen-zk.: 815
- Xedapen-data: 2013/05/15
- Argitaratze-data: 2013/07/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1417/1998 Ebazpenaren bidez, M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. M.ª Pilar Simón Montes andrea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari postutik kentzea, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2013ko maiatzaren 22tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Uribeko Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


