Euskadi.eus
  • 206/2013 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

206/2013 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 2771
  • Xedapen-zk.: 206
  • Xedapen-data: 2013/05/16
  • Argitaratze-data: 2013/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan xedatzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Titulazio akademikoa: A1 lanbide-taldean aipatutako unibertsitateko edozein lizentziatura edukitzea.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia: bost urteko esperientzia edukitzea, A1 lanbide-taldeko zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen ebazpen bidez ebatziko da, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Donostia, 2013ko maiatzaren 16a.

    Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

    JOSÉ MANUEL LADRóN DE GUEVARA PORTUGAL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.