- 1007/2013 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Natividad Saenz Zubiaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde lanposturako izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1007/2013 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Natividad Saenz Zubiaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde lanposturako izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3615
- Xedapen-zk.: 1007
- Xedapen-data: 2013/05/17
- Argitaratze-data: 2013/08/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2013ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu zen (71. zenbakia), Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 14ko 574/2013 Ebazpenaren bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Natividad Saenz Zubiaga andrea deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Natividad Saenz Zubiaga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 1619/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Natividad Sáenz Zubiaga andrea Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariorde kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Giza Baliabideen Zuzendaritzan.
- Aldatutakoa: 1417/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Natividad Sáenz Zubiaga andrearen izendapena aldatzen den, eta, aurrerantzean, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariordea izango den.
- Ikus: 574/2013 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.


