Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 18koa, Turismoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan lehen erregistratutako jatetxe-enpresen inskripzioa baliogabetzea eta horiei guztiei baja ematea ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 18koa, Turismoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan lehen erregistratutako jatetxe-enpresen inskripzioa baliogabetzea eta horiei guztiei baja ematea ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2726
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/18
  • Argitaratze-data: 2013/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Honako hauek kontuan hartu dira: 7/2013 Legearen bidez, Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 10. artikulua aldatu egin da, eta, aldaketa horren ondorioz, sukaldaritza-enpresak ez dira Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroan izena eman beharreko enpresen multzoan sartzen.

6/1994 Legea garatze-aldera, apirilaren 16ko 203/2013 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-Enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko Dekretua bigarrenez aldatzeari buruzkoa, erregistroaren egituratik lehengo bi sekzio kentzen ditu: 4. sekzioa (jatetxetzat eta kafetegitzat jotako sukaldaritza-enpresak), eta 7. sekzioa (tabernak edo kafetegiak, dantza-aretoak eta dantzatokiak, klubak eta antzekoak).

Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen irailaren 2ko 199/2003 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoa; izan ere, horren arabera, turismoaren gaineko eskumena esleituta duen organoari atxikiko zaio erregistroa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 17.1 artikuluan ezarritakoa; izan ere, haren arabera, Turismoko zuzendariari dagokio turismo-antolaketako prozedurak koordinatzea eta kontrolatzea, erregistratzea, eta abar; bai eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak eta bereziak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan lehen erregistratutako jatetxe, kafetegi, taberna, dantza-areto eta dantzaleku, klub eta antzeko guztien inskripzioa baliogabetzea, eta horiei guztiei baja ematea, egun honetan baja eman ere: 2013ko maiatzaren 18an.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, horrenbestez, baduela horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 18a.

Turismoko zuzendaria,

MARÍA MERCEDES GARMENDIA BERECIARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.