- EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2520
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/20
- Argitaratze-data: 2013/05/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Justizia
Testu legala
Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak honako proiektu honen prestaketa sustatu du: giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Bestalde, xedapen izaera dela-eta komenigarri bada, jendaurrean jartzeko izapidetik pasako dira.
Aurrekoaren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara, jendaurrean erakustea honako dekretu-proiektu hau: giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasandako biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua. Urraketa horiek 1960tik 1978ra bitartean gertatu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izandako arrazoi politikoengatiko indarkeriaren testuinguruan.
Bigarrena. Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen, delako dekretu-proiektua eskura izango da honako leku honetan: Araubide Juridikoaren Zuzendaritza, Vitoria-Gasteizko Nafarroa kaleko 2.a; eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, euskadi.net-en alegia.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.


