- EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena; administrazio-emakida emateko, proiektuen lehiari doakion izapideari hasiera emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena; administrazio-emakida emateko, proiektuen lehiari doakion izapideari hasiera emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 2777
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/20
- Argitaratze-data: 2013/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Lehenengoa. Hondarribiako Itsaskari Baitak administrazio-emakida bat eskatu du, hain justu ere Hondarribiako portuen bela-eskola ustiatu eta kudeatzeko dena.
Bigarrena. Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategineko 83. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, proiektuen lehiari doakion izapidea abiarazi behar da; izapide hori iragarri egin beharko da, aipatu testu testu bategineko 85.1 artikuluaren arabera. Irailaren 5eko 2/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartu zen delako testu bategina.
Hirugarrena. Portuetako Jardueren Erregelamenduko 3. artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ematen dizkio honako hauek: portuetako zerbitzuen kontrola eta kudeaketa eta portuen antolamendua; eta EAEren eskumenpeko portuetako instalazioetan eta portuetan burutzen diren jarduerekin zerikusia duen oro.
Orain arte esandakoarekin bat etorriaz, eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) eta 14.1.m) artikuluek zuzendaritza honi ematen dizkion eskumenen arabera (dekretu horren bitartez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri ziren),
Lehenengoa. Hondarribiako portuan bela eskola ustiatu eta kudeatzeko emakida esleitzeko, proiektuen lehiari doakion izapideari hasiera ematea.
Bigarrena. 1. Ebazpen honen xede bera edo desberdina duten eskabideak aurkezteko, EHAAn ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epea irekitzea. Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategineko 83. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte aipatu eskabideok. Irailaren 5eko 2/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartu zen delako testu bategin hori.
Eskabideak honako leku hauetan aurkeztu beharko dira: Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoak (Kaia, 23.2, 20003 Donostia); eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritza (Donostia 1, Lakua 1, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz), Eta hartarako ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik, 14:00ra.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


