- EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 23koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren (2015-2021 zikloa) bigarren zikloari dagozkion hasierako dokumentuak jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko maiatzaren 23koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren (2015-2021 zikloa) bigarren zikloari dagozkion hasierako dokumentuak jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2425
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/23
- Argitaratze-data: 2013/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Sailak
Testu legala
Uraren Legearen Testu Bateginaren hamabigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak honako dokumentazioa jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen du:
Plangintza Hidrologikoaren Prozeduraren (2015-2021 zikloa) Programa, Egutegia, Mugapearen Azterketa Orokorra (PEMAO) eta Kontsulta-formulak.
Aipatu dokumentazioa Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuari dagokio.
Dokumentazio hori iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sei hilabetez kontsultatu ahal izango da Uraren Euskal Agentziaren ondorengo egoitzetan:
Egoitza Nagusia: Orio kalea, 1-3; 01010 Vitoria-Gasteiz.
Mediterraneoko Arroen Bulegoa. Forondako Atearen kalea 9; 01010 Vitoria-Gasteiz.
Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Uribitarte kalea, 10; 48001 Bilbao.
Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Kristina infantaren kalea 11, Begoña etxea; 20008 Donostia.
Horrez gain, eskuragarri izango da Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan:
www.uragentzia.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


