Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Saturnino de la Peña BHI «Barruko ur-instalazioak» espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Saturnino de la Peña BHI «Barruko ur-instalazioak» espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3294
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/27
  • Argitaratze-data: 2013/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp. zk. / Gaia: SEG/0037/2013.

Bat. 2013ko martxoaren 8an, Saturnino de la Peña B.H.I. erakundearen ordezkaritzak, barruko ur-instalazioen espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortua izateko eskaera aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean.

Bi. Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta erakunde baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa atxikitu zaio espedienteari. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitzak honako helbide hau du: Ferran Doktorea 5, Sestao (PK: 48910).

Dagozkion prestakuntza-ekintzak gauzatu ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarriak.

Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak xehatuz.

Hiru. 2013ko apirilaren 11n, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek egin zuten ikuskatzearen ondoren, Saturnino de la Peña BHI-ren instalazioak egokitzat joak izan ziren.

Lau. 2013ko maiatzaren 7an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkariak eskaera onartzearen eta Saturnino de la Peña BHI barruko ur-instalazioen espezialitatean erakunde aintzatetsi gisa baimentzearen aldeko txostena eman zuen.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako zuzenbideko oinarri hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.

Bat. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi. Saturnino de la Peña BHI erakundeak Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan jasotzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuta geratu da, erakundearen instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuak daudelarik.

Hiru. Bestalde, garatu beharreko ikastaroei buruzko kreditazio nahikoa aurkeztu da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak.

Lau. Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak espezialitate ezberdinetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak, berriztatu zein baimendu beharreko espezialitateetan.

Bost. Azken batean, adierazitako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espedientea eta era berean, dekretu horren 25. artikuluan bildutako baldintzak egiaztatzeko nahiko agiri aurkeztu ditu erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

  1. Saturnino de la Peña BHI erakundea «Barruko ur-instalazioak» espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzea.

  2. Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsien Erregistro Berezian REFPA A-0109 erregistro-zenbakiarekin inskriba dadila xedatzea.

  3. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

  4. Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden aitortutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

  5. Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak. Erakunde Aintzatetsiek dagokien kalifikazioa galdu egingo dute, baldin eta adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak bete gabe uzten badituzte.

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 27a.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik