- EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Pensión Venecia establezimenduari baja ematen diona Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko maiatzaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Pensión Venecia establezimenduari baja ematen diona Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3295
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/05/27
- Argitaratze-data: 2013/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Lurralde Ordezkaritza honek Pensión Venecia itxita zegoela jakin zuen, 2013ko maiatzean, erreklamazio baten bidez jakin ere.
Benetan zer egoeratan zegoen jakin nahirik, 2013ko maiatzaren 23an, Lurralde Ordezkaritza honi atxikitako Turismoko ikuskatzailea Vitoria-Gasteizko Barrenkale kaleko 9ra joan eta ohartu zen Pensión Venecia delako establezimendua dagoeneko ez dela turismo-lojamendua, 2011. urteaz geroztik haurrak eta etorkinak hartzeko egoitza da eta.
Ikusi da honako hau dioela hotelen araubidea ezartzen duen maiatzaren 29ko 102/2001 Dekretuaren 12. artikuluak: «Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja eragingo du. Itxieraren berri ematen ez bada, Turismo Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo arloko Enpresen Erregistroko baja izapidetuko du, ofizioz».
Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo arloko Enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen irailaren 2ko 199/2003 Legearen 11. artikuluan eta orokorrean eta modu berezian aplikatzekoak direnetan xedatutakoaren ildotik, Lurralde Ordezkaritza honek, beste erakunde batzuei beren eskumenen arloan legozkiekeen jarduerak kontuan hartuz, honako hau
Pensión Venecia establezimenduari baja ematea Turismo arloko Enpresen Erregistroan, 2013ko maiatzaren 27an.
Interesdunari ebazpen honen berri jakinaraztea, eta honako hau ere ohartaraztea: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 27a.
Lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.


