- EBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2013ko maiatzako deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2013ko maiatzako deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 2958
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/10
- Argitaratze-data: 2013/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2013ko lehenengo deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2013ko apirilaren 8ko Aginduaren zazpigarren puntuak xedatutakoa betez (2013ko apirilaren 26ko EHAA, 80. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2013ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek osatu dute.
Bigarrena. Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


