- EBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3189
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/10
- Argitaratze-data: 2013/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa kontratatzeko diru-laguntzak arautu ziren. Agindu horren 8.3 artikuluan ezartzen denez, diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bitartez ebatziko dira, eta kide anitzeko organo bat egongo da, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak izendatutakoa; organo horretako kide izango dira Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria lehendakari izango da eta Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako gutxienez bi pertsona eta gehienez lau pertsona horietako bat idazkari izango da.
Esandakoarekin bat, hau
Erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa kontratatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide honako hauek izendatzea:
Lehendakaria:
Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
Batzordekideak:
Jose Luis Ramos García, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.
Isabel Rejado Vigalondo, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.
Itxaso Goikoetxea Etxebarria, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari izango baita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.
Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


