- EBAZPENA, 2013ko ekainaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 158/2013 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko ekainaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 158/2013 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 2956
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/12
- Argitaratze-data: 2013/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa; Justizia
Testu legala
158/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea prozedura arrunta bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Auzi-errekurtsoa ondoko egintzaren aurka jarri da:
2013ko urtarrilaren 9ko Agindua, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez ezetsi egiten da, 2008ko Lan Eskaintza Publikoaren baitan, Laguntzaile Teknikoen kidegoan, Informatika Aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikarien aukeran sartzeko hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko azken kalifikazioak argitaratzen duen Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpena IVAPeko zuzendariak eman zuen 2012ko azaroaren 12an.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hauxe
EBAZTENI DUT:
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Bigarrena. Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, 158/2013 prozedura arruntean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki tauletan argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 12a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN


