- EBAZPENA, 2013ko ekainaren 12koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko ekainaren 12koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2793
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/12
- Argitaratze-data: 2013/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Instituzional
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2009ko urriaren 20ko EHAA, 201. zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira. Agindu hori, 2010eko apirilaren 21eko Aginduak aldatu zuen (2010eko maiatzaren 4ko EHAA, 81. zenbakia).
Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen horretarako izendatutako aurrekontuko partidatik aterako dira.
Agindu horretan ezarritako laguntzetarako 2013ko ekitaldirako deialdia egiten da eta hartarako arauak ematen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen 2009ko urriaren 20ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia egitea da ebazpen honen helburua.
Helburu hori betetzearren, guztira, 600.000 euro bideratuko dira 2013ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Deialdi honen kargura emango diren laguntzak ez dira izango artikulu honetan finkatutako zenbatekoak baino handiagoak, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako zenbatekoa baino handiagoa. Horrelako egoeraren bat gertatuz gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horretako 4. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz) edota sail horren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskabide-egileek eskabideak eta dokumentazio osagarria, hain justu ere zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren baten.
Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2013ko uztailaren 18an bukatuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 12a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 9koa, Teknologia, berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduan ezarritako laguntzak 2013ko ekitaldian jaso dituzten entitate
- Ikus: AGINDUA, 2009ko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira.


