Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko abuztuaren 6ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta A - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko abuztuaren 6ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta A

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3269
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/20
  • Argitaratze-data: 2013/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nora San Saturnino Murua andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren (EHAA, 2012-08-08koa) kontra, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Informatika espezialitatean eta txanda librean. Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez (EHAA, 2012-02-15ekoa) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan ziren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu zuten behin betiko izangaien zerrendak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko maiatzaren 28ko aginduaren bidez aintzat hartu zen Nora San Saturnino Murua andreak jarritako gorako errekurtsoa eta, ondorioz, antzeman zaizkio 2,400 puntu deialdiaren I. eranskineko III.2 atalan, merezimenduen baremoan, eta 7,3363 puntu azken puntuazioan, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2013ko ekainaren 19ko ebazpenaren bidez, aipatutako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko uztailaren 23ko ebazpena, aipatutako aukeratze-prozesuaren lehiaketa-aldian izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren Unitateek baloratutako merituak barematu ostean, eta aldi horretako puntuazio totalak argitara eman zituena.

Errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz areagotu da Nora San Saturnino Murua andreak hautatutako izangaiak lortutako azken puntuazioa, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.

Ondorioz, eta horren arabera,

Lehenengoa. Aldatzea Nora San Saturnino Murua andreak lortutako azken puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran hautatua izan zen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Informatika espezialitatean eta txanda librean. Guztira 7,3363 puntu ditu (Ebazpen honen bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako).

Bigarrena. Ebazpen hau Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web orrietan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://irakasle.net , argitara ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.