- EBAZPENA, 2013ko ekainaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez behin betiko baja ematen baitzaio Zuriñe establezimenduari EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko ekainaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez behin betiko baja ematen baitzaio Zuriñe establezimenduari EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 4321
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/21
- Argitaratze-data: 2013/10/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Egoera erreala egiaztatzearren, 2013ko ekainaren 20an, Lurralde Ordezkaritzari atxikitako turismo-ikuskatzaile bat Gasteizko Florida kaleko 24an izan zen, 2. eskuin An eta 2. eskuin Bn, eta egiaztatu egin ahal izan zuen Zuriñe izeneko establezimendua dagoeneko ez dela turismo-establezimendua.
Itxiera komunikatu ezean, Turismo Administrazioak ofizioz izapidetuko du EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematea.
EAEko Enpresa eta Turismo Enpresen Erregistroaren Antolamendua eta Funtzionamendua arautzen dituen irailaren 2ko 199/2003 Dekretuko 11. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, eta, halaber, oro har edo berezi aplikatu behar diren arauak euren eskumenen barruan beste erakunde batzuei doazkien jarduketak errespetaturik honako hau:
EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja ematen zaio Zuriñe establezimenduari, 2013ko ekainaren 21ean.
Jakinarazi bekio ebazpen hau interesdunari, honako hau ohartarazita: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.
Lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.


