Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko ekainaren 27koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 27koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3241
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/27
  • Argitaratze-data: 2013/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (EHAA, 2013ko ekainaren 5koa), erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da.

Aipatutako aginduaren III. Kapituluak diru-laguntzen bigarren lerroa arautzen du: Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak, hain zuzen ere.

Agindu horren 20. artikuluan adierazitakoaren arabera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzari dagokio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

Aipatutako aginduaren 8.2 artikuluaren arabera, diru-laguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta batzorde horrek diru-laguntzen ebazpen-proposamena emango du.

Era berean, Aginduaren 8.3 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, betiere Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo lan-kontratuko langileak badira eta gizarte-gaietako arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, Zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta.

Horrez gain, artikulu horrek kasu bakoitzean diru-laguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo lan-kontratuko langile batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela adierazten du. Eta baita Organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

Mahaikideak:

Edurne Ramón Olano andrea, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

Unai Aspuru Zuazo jauna, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

Arantza Barrenetxea Arruti andrea, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Polítiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 27a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.