Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 1ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendarierena, Sukarrietako Udalak sustatuta, Abiñako San Antonio hondartza inguruan ekipamendu publikoko urbanizazio-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 1ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendarierena, Sukarrietako Udalak sustatuta, Abiñako San Antonio hondartza inguruan ekipamendu publikoko urbanizazio-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/01
  • Argitaratze-data: 2013/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, haren I. eranskineko B) atalean agertzen diren proiektuak ingurumen-inpaktua banaka ebaluatzeko jardunbide baten mende egongo dira, eta jardunbide horri amaiera emateko ingurumeninpaktuari buruzko adierazpena egin beharko da, betiere proiektu horiek egiteko edo baimentzeko hartzen den administrazio-ebazpenaren aurretik.

Sukarrietako Udalak sustatuta, Abiñako San Antonio hondartza inguruan ekipamendu publikoko urbanizazio-proiektuari administrazio-baimena emateko prozedura hasita dagoelarik, honako arau hauek aplikatu behar dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, eta, bestetik, Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzeko den urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua. Beraz, bi arau horiek betez, proiektu horrekin zerikusia duten eta jarraian jasotzen diren izapideak gauzatu dira, besteak beste:

Ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukia ezartzea. Sukarrietako Udalak eskatuta, 2011ko urriaren 17an Ingurumen Sailburuordetzak kontsulten izapideari hasiera eman zion, proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. 2011ko abenduaren 28an, proiektuak ingurumenean zuen eraginaren azterlanaren zabalerari eta xehetasun-mailari buruzko txostena egin zuen ingurumen-organoak, eta, hori eginda, hasitako izapidetzea bukatu zen.

Jendaurreko informazioaren izapidea. Organo eskudunak jendaurrean jarri zuen proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 222. zk., 2012ko azaroaren 20koa).

Entzunaldiaren izapidea Sukarrietako Udalak ingurumen-inpaktuaren azterlanaren gaineko kontsulta egin zien eragindako administrazioei eta interesdunei.

Espedientea bidaltzea eta ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena eskatzea. 2013ko maiatzaren 31n, Sukarrietako Udalak Ingurumen Sailburuordetzari igorri zion espedientea, proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginari buruzko testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuko 12.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Aztertuta geratu dira agiri teknikoak eta proiektuaren espedientean dauden txostenak, eta ikusi da ingurumen-inpaktuaren azterketa egokia dela eta bat datorrela indarrean dagoen legeriarekin. Horrenbestez, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egiteko organo eskuduna denez, hauxe

  1. Sukarrietako Udalak sustatuta, Abiñako San Antonio hondartza inguruan ekipamendu publikoko urbanizazio-proiektuaren aldeko Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena egitea.

  2. Honako baldintza hauek ezartzea proiektua gauzatzeko. Baldintzok lotesleak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluari jarraiki:

    A. Proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztutako agirietan jasotakoaren arabera gauzatu beharko da, bai eta berariaz ebazpen honetan finkatutako zehaztapenen arabera ere.

    Proiektu horren ingurumen-ebaluazioaren prozedurak hartu du kontuan, proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio-teknikoaz gain, ingurumen-inpaktuaren prozeduran zehar espedienteari lotuta dauden txostenen edukia. Espediente honetako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak kontuan izan ditu urbanizatze-proiektuarekin batera datozen azpiegituren eraginak. Azpiegitura horiek beharrezkoak dira proiektua garatzeko, eta, beraz, ezin dira proiektutik bereizi. Horrela, bada, saneamendusareen, eta ur, gas, telekomunikazio eta argiz hornitzeko sareen trazatuak.

    B. Proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat. Dekretu horren bidez onartu zen proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina.

    Proiektuan aldiro egiten diren aldaketak hau da, aurreko paragrafoan adierazitakoen garrantzirik izan gabe, obrak egiteko falta diren gainerako prozeduretan sortzen diren aldaketak, ingurumenaren ikuspegitik ere arrazoitu egin beharko dira, eta aldaketok proiektuko neurri babesle eta zuzentzaileetan, ingurumena zaintzeko programan, aurrekontuan eta baldintza-agirietan sartuko dira.

    C. Neurri babesleak eta zuzentzaileak.

    Urbanizazio-proiektuaren eremua Hegaztien Babes Bereziko Eremuaren mugaketaren barruan dago (HBBE), hain zuzen ere, «Urdaibaiko itsasadarra» (ES0000114) deritzon esparruan; oso hurbil dago «Urdaibaiko Itsasertzak eta Padurak» (ES2130007), Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) dena. Espazio babestuen ingurumen-balioak babesteko, neurri babesle eta zuzentzaileak egitasmoaren sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko aurkeztu zituen agirietan jasotakoaren arabera egikarituko dira. Era horretan, neurri hauek hartzeak, batetik, eta kontrolerako esleitutako langileria, bestetik, azterketan ezarritako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen honetan ezarritako kalitateko helburuak bermatu ahal izango dituzte.

    Neurri hauek guztiak obra kontratatzeko baldintza-agirietan erantsi beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua ere izan beharko dute. Aurrekoaz gain, honako neurri hauek hartu beharko dira.

    c.1. Ondare naturala babesteko neurriak.

    Bertoko zenbait zuhaiz-motaren jaurpide bereziari buruzko urriaren 14ko 97/11 Foru-Arauan ezarritakoa eta Bizkaiko Foru Aldundian mendiak kudeatzeko eskumena duen organoak ezartzen duena alde batera utzi gabe, honako neurri hauek hartuko dira.

    c.1.1. Obrak, bai eta lurzorua erabiltzea eragiten duten eragiketa osagarriak ere, proiektuaren lursailaren barruan egingo dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

    c.1.2. Tokiko bertako zuhaitz-landaredia naturala ebakitzea saihestuko da zuzeneko okupazioa aurrez ikusten ez den eremuetan. Horretarako, obrak hasi baino lehen, zehatz-mehatz mugatu eta balizatuko dira lanak gauzatzeko derrigorrez ebaki behar ez diren bertako zuhaitzak eta zuhaitz-unadak. Babestu beharreko eremu horiek berariaz zehaztu beharko ditu ebazpen honetako 2.c.10 idatz-zatian ezarritako ingurumen-aholkularitzak. Mugen eta balizen ezaugarri eta kokapen zehatzak ebazpen honen 2.c.11 paragrafoko lan programaren araberakoak izango dira.

    c.1.3. Kontserbatu beharreko zuhaitzak behar bezala babestu behar dira, sistema erradikularraren kolpeak eta kaletak saihesteko. Ebazpen honen 2.c.10 paragrafoan ezarritako ingurumen aholkularitzak berariaz zehaztuko ditu jarduera horiek.

    c.1.4. Kontratistaren instalazio-eremuak, obra-materialak aldi batean biltegiratzeko eta aldi baterako metatzeko eremuak eta muntaketa- eta maniobra-eremuak ingurumenean ahalik eta gutxien eragiteko irizpideen arabera proiektatuko dira. Eremu horiek ezin izango dira inoiz kokatu intereseko landare-formazioak dituzten eremuetan (baso-masa autoktonoetan, ur-bazterreko landaredian edo lehentasunezko interesa duten habitatetan), ezta ibilguetatik hurbil dauden lurretan ere.

    Obrak hasi aurretik, obrarako sarbideek, euskarriak muntatzeko plataformek, obrako materialek, baita hondeaketa-lurrak eta hondakinak aldi baterako metatzeko tokiek ere, okupatzen dituzten eremuak behar bezala zehaztuko dira xehetasunezko kartografian. Muga hori obra-zuzendaritzak onartu beharko du, eta, aldez aurretik, ebazpen honen 2.c.10 idatz-zatian aipatzen den txostena egingo du Ingurumen Aholkularitzak. Instalazio horien ezaugarri eta kokapen zehatzak ebazpen honen 2.c.11 paragrafoko lan programaren araberakoak izango dira.

    c.1.5. Adierazi den eremutik kanpo ustekabeko kalterik egingo balitz, neurri zuzentzaileak eta guneak oneratzeko neurri egokiak ezarriko dira; aldez aurretik, ebazpen honen 2.c.10 idatz-zatian adierazten den txostena egingo du Ingurumen Aholkularitzak.

    c.2. Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

    c.2.1. Uren arloan eskumena duen organoak prozedura aplikagarrien esparruan ezartzen dituen baldintzak aparte utzi gabe, esanbidez debekatuko da makineria konpontzea edo makineriaren olioa aldatzea horretarako esanbidez zuzenduta ez dauden eremuetan. Lanak egiten ari diren inguruan ez balego azpiegitura egokirik zeregin horietarako, berariazko esparru bat egokitu beharko da lan horiek egiteko. Esparru hori mugatuta egongo da, eta zorua iragazgaiztu egin beharko da; era berean, efluenteak jasotzeko sistema bat izango da, zorua eta urak ez kutsatzeko.

    c.2.2. Obra-makineriarako eta haren mantentze-lanetarako utziko den azalera isolatu egingo da drainatze naturaleko sare batekin. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura kutsa ez dezaten. Ezin izango da erregairik zamatu, oliorik aldatu eta oro har tailerreko lanik egin adierazitako gunetik kanpo.

    Elementu horien kokalekua eta neurri zehatzak Ebazpen honen 2.c.11 paragrafoan aipatzen den lan programan jasoko da.

    c.2.3. Eraikuntza-fasean, minimizatu egingo dira drainatze-sarera isurtzen diren material finak. Horretarako, urak eramateko gailuak eta sedimentuak atxikitzeko sistemak erabiliko dira, lanek kutsatutako urak batzeko.

    Gailu horien neurria zehazteko kalkulu hidraulikoak egingo dira, solidoei ongi eusten dietela bermatzeko, eta dagokionean, gune jakin batean isurtzen dela bermatzeko, betiere, uraren parametro fisiko-kimikoak indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla ziurtatuz.

    Sistema horien kokalekua eta neurri zehatzak ebazpen honetako 2.c.11 idatzi-zatian aipatzen den lan-programan jasoko dira.

    c.2.4. Hormigoizko upelen ikuzketa, betiere, horretarako egokitutako eremuetan egingo da. Ez da inola ere onartuko hormigoiaren ikuzketaren hondarrak ibaiaren ibilgura isurtzea. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honen 2.c.5 paragrafoan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

    c.2.5. Obrak egin bitartean, eta proiektuak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak burutu diren lursailetan eragina badu, halako eremuetan edozein jarduketa egiteko, aurretiaz lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak aurreikusten duen ingurumen-organoaren baimena beharko du.

    c.3. Airearen kutsadura saihesteko eta hauts-emisioak murrizteko neurriak.

    Lanak dirauen bitartean, ibilgailuak iragan ondoko garbiketa-lanak zorrotz kontrolatuko dira, bai obrek eraginpean hartutako ingurunean, bai obretara sartzeko guneetan. Aldi baterako hutsik dauden pistak eta azalerak ureztatzeko sistema eduki beharko da.

    Obra-guneko irteeran ibilgailuak garbitzeko gailuak jarriko dituzte, solidoak biltzeko sistema bati kateatuta. Aipatutako elementuen ezaugarriak, kokapen zehatza eta neurriak ebazpen honetako 2.c.11 puntuan zehaztutako dokumentazioan adieraziko da.

    c.4. Soinuek eta bibrazioek eragindako eragina gutxitzeko neurriak.

    c.4.1. Lanak dirauen bitartean, beharrezkotzat jotzen diren jarraibide egokiak aplikatuko dira, obrako makineriaren mantentze-lanei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

    c.4.2. Halaber, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta isuri akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-isuriei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-isuriak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

    Halaber, aurreko araudia betetzeko, hala, 6 hilabete baino gehiagoko iraupena izango dutela aurreikusten den lanetan, eragin akustikoari buruzko ikerketa bat egin beharko da, beharrezko neurri zuzentzaileak zehazteko.

    c.5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

    c.5.1. Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, baita indusketetatik eratorritakoak ere, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

    Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro, lehentasunez, behar bezala baimendutako balorazio-prozesu batetik igaro beharko da. Alde horretatik, honako lehentasun-hurrenkera hau ezartzen da: berriro erabiltzeko prestatzea; birziklatzea; beste balorizazio mota bat, balorizazio energetikoa barne dela.

    Hondakin horien balorizazioa teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

    Berariaz debekatuta dago sortutako mota desberdinetako hondakinak elkarren artean edo beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea; jatorrian bereizi behar dira haiek, eta behar diren biltze- eta biltegiratze-bitartekoak jarri behar dira haiek ez daitezen nahasi.

    c.5.2. Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz hondakinak sortzen badira, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

    Aipatutako 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko dio eraikitze-proiektuari; azterlan horrek I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

    Halaber, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako betebeharrak aparte utzi gabe, obran sortuko diren hondakinei eta eraikitze- eta eraispen-materialei dagokienez dituen betebeharrak nola beteko dituen jasotzen duen plan bat egin beharko du kontratistak. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

    c.5.3. Zabortegira bidali beharreko hondakinak zabortegietan utziz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren, hondakinak zabortegietan utziz deuseztatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren, eta horien aldaketen arabera kudeatuko dira.

    c.5.4. Jardueraren ustezko soberakinak bideratu lekizkiekeen betegarriek otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete behar dituzte.

    Soilik EBA-A ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki poluitzaileak dauzkaten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean jasotakoari jarraiki.

    c.5.5. Hondakin arriskutsuetarako ontzietan kontuan izan beharko dira uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak (833/1988 Errege Dekretua, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duena); itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

    Arestian aipatzen diren ontzi edo ontzikiek etiketatuta egon behar dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa.

    c.5.6. Olio erabilia kudeatzeko, hartuko da kontuan industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua.

    Erabilitako olioa, baimendutako kudeatzaile bati eman arte, behar bezala etiketatutako andel estankoetan bilduko da estalitako biltegi batean; andelok azpila edo atxikipen-sistemaren bat eduki beharko dute. Zola iragazgaitzaren gainean egon beharko dute, edozein ihes edo isuriri aurre egiteko prestatuta, elementu nagusia hautsiko balitz ere.

    c.5.7. Araudi hau errazago betetzeko, lan desberdinetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak eduki beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta horien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, inolaz ere ez da eragingo kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzean eta makineria mantentzeko lanak egitean, ezta hondakinik erreko ere.

    Aurrekoaren haritik, eremu jakin bat egokituko da, aldi batean hondakin arriskutsuak pilatzeko; hala nola, olio-poteak, iragazkiak, olioak, margoak eta abar. Gainera, hondakin geldoentzako edukiontziak ere jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita. Halaber, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak jarriko dira obran (bidoiak eta abar). Hondakinok euren izaeraren arabera bereiziko dira, betiere aipatutako puntu garbian aldi batez biltegiratu ondoren.

    c.6. Kultura-ondarea babesteko neurriak.

    Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako gainerako betebeharrak betetzea aparte utzi gabe, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat aurkituz gero, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Orokorrari jakinaraziko zaio berehala, eta hark erabakiko du zein neurri hartu behar diren.

    c.7. Paisaia babesteko eta leheneratzeko neurriak.

    c.7.1. Obrak eragindako eremu guztietan egingo dira obraren paisaia-integraziorako lanak baita bideak, kontratistaren instalazio eremuak edo bestelako eremuak barne, baita ingurumen inpaktuaren azterlanean agertu ez arren proiektuaren ondorioz kaltetu direnak ere. Ingurumenlehengoratzean sartuko dira lurraren berroneratze geomorfologikoa eta edafikoa, baita landareazalera izan dezaketen guneen landare-berritzea ere, eremu ez urbanizatuen kasurako eta hiri eremuetan loretegietako elementuak berriz jartzeko.

    c.7.2. Lur-mugimenduak egiten diren bitartean, lur begetala modu askotan kendu, pilatu eta zabalduko da, ondoren eragindako espazioak leheneratzeko eta landareberritzea errazteko.

    c.7.3. Robinia pseudoacacia, Cortaderia selloana edo beste landare inbaditzaile batzuk ez zabaltzeko ekintzak burutuko dira. Alde horretatik, landare-estalkia leheneratzeko erabilitako lurren jatorria kontrolatu beharko da bereziki, espezie horiekin kutsatutako lurrak ez erabiltzeko.

    c.8. Praktika onak ezartzeko sistema.

    Langileek praktika onak sistemari jarraituko diote, helburu hauek bermatzeko:

    Obraren okupazio-mugen kontrola.

    Natura-interes handiko guneetan eraginaren kontrola.

    Ibilgu eta erriberako landarean eraginaren kontrola eta, horren ondorioz, bisoi europarraren eremuetan sortutako eragina.

    Hondakinen isurketak ekiditea, lurzoru edo uraren kutsadura ekiditea (oilo-isurien ondorioz edo lurra herrestan).

    Proiektuaren eraginpeko esparruko biztanleguneetan kauts eta zaratak sortutako eragozpenak ekiditea.

    c.9. Obra garbitzea eta amaitzea.

    Obrak bukatu ondoren, eremua ondo garbitu beharko da, proiektuaren eragin-eremutik obra-hondakin guztiak kenduz. Eraispenetatik, enkofratuak kentzetik, eta oro har, garbitze-lanetatik sortutako hondakinak lan-eremutik kendu eta ebazpen honen 2.c.5 idatz-zatian xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.

    c.10. Ingurumenari buruzko aholkularitza.

    Obrak amaitu arte eta obra horren bermeak dirauen arte, ingurumen gaietan eta neurri babesle eta zuzentzaileetan trebatutako aholkularitza eduki beharko du obraren zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azterlanaren zehaztapenen arabera. Baldintza-agiriak obraren zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak emateko, aldez aurretik aholkularitza ematen duten adituek egindako txostena aztertu beharko da.

    Eremuak kalteberak izanez gero, hala nola lehentasunezko eta interes komunitarioko habitatak, baso-masa autoktonoak, zuinketa-fasean eta zuhaitzak botatzen direnean, Botanikan aditua den batek egon beharko du obran bertan, obra-zuzendaritzari edo obra-arduradunari aholkuak emateko.

    c.11. Lan-programa diseinatzea.

    Obrak hasi aurretik, jarraian datozen idatzi-zatietan azaltzen diren gaiei buruzko jarduera-proposamen zehaztua egin beharko du kontratistak.

    Proposamen horiek lanen gauzatze-programarekin batera jasoko dira, eta lanen zuzendariak berariaz onartu beharko ditu, aurreko idatzi-zatian aipatutako Ingurumen Aholkularitzak txostena egin ondoren. Bildu beharreko agiriak honako hauek dira:

    Honako hauetarako sarreren kokapenari eta ezaugarriei buruzko xehetasuna: euskarriak, laneko plataformak, makineriaren parkea, eta obrako materialen eta hondakinen aldi baterako biltegiratzerako eremuak.

    Obretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko plana, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, Ebazpen honen 2.c.5.2 idatzi-zatian aurreikusitakoaren arabera.

    Zuzeneko okupazioa egingo ez den aldeetan dauden ingurumen-intereseko eremuak zehatz-mehatz zehaztea eta balizatzea.

    Urak bideratzeko eta sedimentuei eusteko aurreikusitako sare eta sistemen xehetasunak.

    Kamioien gurpilak garbitzeko gailuen ezaugarriak eta kokapena.

    D. Ingurumena zaintzeko programa.

    Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan aurkeztutako dokumentazioan eta Ebazpen honetan aurreikusten denaren arabera egingo da.

    Programa horrek obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartuta geratu beharko du, eta bete ahal izatea bermatuko duen aurrekontuaz hornituko da.

    d.1. Gorabeheren erregistroa.

    Obrak egin ahala sortutako gorabeheren erregistroa egin beharko da, bai eta neurri babesleak zein neurri zuzentzaileak noraino bete diren jasotzeko erregistroa ere. Erregistro hori Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ikuskatzeko moduan egin beharko da, eta, obrak amaitzen direnean, nolanahi ere, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza honetara bidali beharko da. Proiektua gauzatzean aldaketarik egin bada, aldaketa horiek xehetasunez adierazi beharko dira. Aldaketa guztiak, gainera, ingurumenean duten eraginaren ikuspegitik justifikatu beharko dira.

    d.2. Leheneratzearen arrakasta kontrolatzea.

    Oro har, lanean irekitako zuloetatik ingurumen urtarrera isurketak egin daitezkeenean, 2.c.10 idatz-zatian aurreikusten diren ingurumeneko aholkularitzak urak isuri aurretik ur horiek bideratu, drainatu eta eusteko gailuak ondo dabiltzala egiaztatuko dute; euri-aldietan ibaira edo kolektorera finik isuri ote den ere aztertuko dute.

    Sistema horien funtzionamendua eraginkorra ez dela ikusten bada, beharrezko diren neurriak hartuko dira, kaltea sortzen duten zuloetan lanak aldi baterako gelditzea barne, material esekiz betetako urak lurgaineko ur-ibilguetara irits ez daitezen.

    d.3. Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

    Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bategina landu beharko du Ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanean, eta ebazpen honetan proposatu diren betebehar guztiak bilduko ditu.

    Programa horretan kontrolatuko diren parametroak eta parametro bakoitzerako erreferentziako balioak zehaztuko dira; horrez gain, laginketarako eta analisirako metodologia, kontrolerako puntuen kokapenari buruzko kartografia xehatua, haien maiztasuna eta guztia gauzatzeko aurrekontuaren gaineko xehetasunak ere jasoko dira.

    d.4. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak bidaltzea.

    Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza honetara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, ingurumenean aditua den erakundeak egindako txostenarekin batera. Aipatutako txostenean, emaitzen analisia jasoko da, epe horretan emandako gertakari nagusiak, gertakarien arrazoiak eta konponbideak bereziki aipatuta.

    Sustatzaileak datuak euskarri egokian bilduko ditu bi urtez gutxienez, eta Herri Administrazioen ikuskaritza zerbitzuen eskueran egongo dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango kasu bakoitzean aplikagarri den araudia betetzeko.

    E. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, ingurumen-organoak neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldaraz ditzake. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumenarekiko inpaktua saihesteko ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein osabidezkoak gutxiegizkoak direla egiaztatzen denean.

    F. Ebazpen honen aurreko idatzi-zatietan ezarritakoari kalterik egin gabe, jarraian aipatzen diren agiriak helarazi beharko zaizkio ingurumen-organo honi, espedientean sartzeko.

    Agiri hori Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzara bidali beharko du eskumena duen organoak, oniritzia eman ondoren.

    f.1. Obrak hasi baino lehen, ingurumena zaintzeko programako agiri bategina.

    f.2. Obrak amaitu eta bi hilabeteko epean baino lehen, obrak garatu bitartean sortutako gorabeheren erregistroa, neurri babesleak eta zuzentzaileak zein neurritaraino bete diren jasoko duena, ebazpen honen 2.d.1 idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

    f.3. Urtero, obrak hasten direnetik, ingurumena zaintzeko programari buruzko dokumentua.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluaren arabera, bi urteko epea ezartzea proiektua egikaritzen hasteko, ingurumenaren gaineko inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe hori proiektuari hasiera eman gabe bukatzen bada, sustatzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik, ingurumenaren gaineko inpaktuaren adierazpen hau baliogabetu egingo da. Hala ere, organo aginpidedunak hasiera emateko epea luzatu ahal izango du, behar bezala justifikatutako arrazoirik balego.

  4. Proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginari buruzko testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuaren sustatzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari proiektuari dagozkion lanak zein egunetan hasiko diren.

  5. Ingurumenaren gaineko inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 1a.

    Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

    ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik