Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartu egiten baita Euskadiko GGKEen Koordinakundeari emandako diru-laguntzari partzialki uko egiteko eskabidea. Diru-laguntza hori eman zitzaion, hain zuzen ere, ZUZ-2010BA/0014 «Fortalecimiento de la estructura básica de Organizaciones no Gubernamentales de Desarrollo de la CAPV» proiektua burutzeko, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kontura. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartu egiten baita Euskadiko GGKEen Koordinakundeari emandako diru-laguntzari partzialki uko egiteko eskabidea. Diru-laguntza hori eman zitzaion, hain zuzen ere, ZUZ-2010BA/0014 «Fortalecimiento de la estructura básica de Organizaciones no Gubernamentales de Desarrollo de la CAPV» proiektua burutzeko, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kontura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3563
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/02
  • Argitaratze-data: 2013/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kontura proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27koa 34/2007 Dekretuaren xedapen gehigarriak honela dio: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak herrialde pobretuen aldeko garapen-programak batera finantzatzeko hitzarmenak ezarri ahal izango ditu GLSFaren kontura, Estatuko Administrazioarekin, Autonomia Erkidegoekin, Foru Aldundiekin, Udalekin, Europako Eskualdeekin eta zuzenbide publiko edo pribatuko beste pertsona juridiko batzuekin. Hori hala egingo da proiektuaren subjetuagatik edo izaeragatik aurreko kapituluetan araututako deialdi publikoan parte hartu ezin badute (gorabehera hori aurrez arrazoitu behar dute), betiere aurrekontuak horretarako aukera ematen badu». Batera finantzatzeko hitzarmen horiek Jaurlaritzako Kontseiluak onartuko ditu, eta orotarako beren xedapenen arabera arautuko dira.

«Fortalecimiento de la estructura básica de Organizaciones no Gubernamentales de Desarrollo de la CAPV» (ZUZ-2010BA/0014) hitzarmena, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin sinatu zen 2010eko azaroaren 12an, 400.000 euroko diru-laguntzarekin.

Proiektuaren ezaugarrietan aldaketa nabarmenak egiteari buruzko klausula berezirik ez badago, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren arau arokorra aplikatu behar da. Horrela, aipatutako Dekretuaren 28. artikuluaren 1. idatz zatiak honela dio: erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik; Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari dagokio ebazpena ematea, baldintzak aldatzeko, eta, behar izanez gero, emandako diru-laguntzaren kopuruak egokitzeko , horretarako ezarritako mugak aintzat hartuta, eta, pertsona, erakunde eta entitate onuradunek soberan jasotako diru-kopurua itzuli beharko dute.

Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko maiatzaren 9an bidalitako komunikazioan, dagoeneko emandako diru-laguntzari 8.778,93 eurotan uko egiteko eskabidea aurkeztu zuen, horiek justifikatzerik ez duelako.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honako hau

  1. Baimena ematea ZUZ-2010BA/0014 «Fortalecimiento de la estructura básica de Organizaciones no Gubernamentales de Desarrollo de la CAPV» proiektuaren 8.778,93 euroko uko partziala egin dadin (2010eko GLSF).

  2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 2a.

    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

    PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik