- EBAZPENA, 2013ko uztailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, «Medicus Mundi Gipuzkoa» elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela egiaztatzeko dena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko uztailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, «Medicus Mundi Gipuzkoa» elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela egiaztatzeko dena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 4138
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/02
- Argitaratze-data: 2013/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen denez, diru-laguntza jaso ahal izateko, dagokion programa-deialdia ixten den egunean erakunde eskatzaileak aldeko eta indarreko ebazpen bat eduki beharko du, eta ebazpen horretan egiaztatuko da dekretu horren I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela.
Aipatutako dekretu horren 11. artikuluan xedatzen denez, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ebatzi beharko du egiaztatze-eskaera hori, kontuan harturik eskaerak 36 hilabeteko indarraldia izango duela, argitaratzen den egunetik hasita.
Medicus Mundi Gipuzkoa elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara bidalitako 2012ko abenduaren 10eko idazkiaren bidez, programetarako laguntzak jasotzeko egiaztatze eskaera bat aurkeztu zuen.
Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi da Medicus Mundi Gipuzkoa elkarteak bete egiten dituela I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak.
Adierazitakoagatik, honako hau
Egiaztatzea Medicus Mundi Gipuzkoa elkarteak bete egiten dituela programetarako laguntzak jasotzeko bete beharreko administrazio-baldintzak eta ahalmenak; eta bete egiten ditu 36 hilabetez, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Denbora-tarte horretan, Medicus Mundi Gipuzkoa elkarteak zuzenean parte hartu ahal izango du programetarako laguntzak jasotzeko deialdietan, deialdi bakoitzean egiaztatzeko premiarik izan gabe.
Egiaztatze-indarraldian zehar, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak edo/eta argibideak eskatzeko Medicus Mundi Gipuzkoa elkarteari, administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada eskatutako baldintzaren bat edo ahalmenen bat ez duela gehiago betetzen, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ofizioz ekin ahal izango dio egiaztapen hori indargabetzeko espediente bati.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 2a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


