- 270/2013 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko Xabier Goicoechea Iraola jauna izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu270/2013 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko Xabier Goicoechea Iraola jauna izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 65
- Xedapen-zk.: 270
- Xedapen-data: 2013/07/03
- Argitaratze-data: 2014/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen 2013ko maiatzaren 16ko 206/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko ekainaren 17ko EHAAn (115. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Xabier Goicoechea Iraola jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza gerentzia honek hau
Lehenengoa. Xabier Goicoechea Iraola jauna, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2013ko uztailaren 3etik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Donostia, 2013ko uztailaren 3a.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 206/2013 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
- Ikus: 1342/2020 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Xabier Goicoechea Iraola jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendariorde mediko kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.


