Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 4koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, «ECC Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak emandako maila gaituko ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartelak banatzeko baimena ematen duena (ikastaro hori Erandion eman zen, 2013ko ekainaren 10etik 21era). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 4koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, «ECC Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak emandako maila gaituko ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartelak banatzeko baimena ematen duena (ikastaro hori Erandion eman zen, 2013ko ekainaren 10etik 21era).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 3405
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/04
  • Argitaratze-data: 2013/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da «ECCEvaluación y Control de Contaminantes. S.L.» sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2013ko ekainean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (maila gaitua).

Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak baimena eman ziola «ECCEvaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko (2012ko urriaren 8ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela maila gaitukoa ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 4a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik