- 284/2013 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua betetzeko Ramón Lerchundi Goñi jauna izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu284/2013 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua betetzeko Ramón Lerchundi Goñi jauna izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 66
- Xedapen-zk.: 284
- Xedapen-data: 2013/07/04
- Argitaratze-data: 2014/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertu dugu Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen 2013ko ekainaren 14ko 194/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko ekainaren 17ko EHAAn (115. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Ramón Lerchundi Goñi jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza gerentzia honek hau
Lehenengoa. Ramón Lerchundi Goñi jauna, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Informazio-sistemetako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2013ko uztailaren 4etik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Donostia, 2013ko uztailaren 4a.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.


