Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Honen bidez, 88/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PER-011-2013-VII administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Honen bidez, 88/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko PER-011-2013-VII administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea xedatzen da, eta balizko interesdunak epatzen dira, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3244
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/05
  • Argitaratze-data: 2013/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Bilboko Epaitegiak 88/2013-R prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko PER-011-2013-VII espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori hauxe da: Segurtasun sailburuordearen 2012ko ekainaren 5eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa administrazio-isilitasunez ezetsi izanaren aurka jarri zena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzan, izendapen libreko sistemaz betetzeko lanpostuak behin betiko esleitzen dira, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenak egindako deialdian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen 88/2013-R prozedura laburtuan eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.

    Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik