- EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien Uholde-Arrisku eta -Kalteraginen Mapak jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien Uholde-Arrisku eta -Kalteraginen Mapak jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 139
- Hurrenkera-zk.: 3355
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/05
- Argitaratze-data: 2013/07/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena; Informazio etak komunikazioak; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua estatuko legerian txertatzen duen uztailaren 9ko Uholde-Kalteraginen ebaluazio eta kudeaketaren 903/2010 Errege Dekretuaren 8. eta 10. arteko artikuluei jarraituz, biak barne, Uraren Euskal Agentziak honako agirien gaineko kontsulta publikoa egiteko aldia irekitzen dela iragartzen du:
EAEko Barneko Arroetako Uholde-Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Gune (ARPSI) bakoitzeko Uholde-Arriskuen Mapak eta Uholde-Kalteraginen Mapak.
Uholde-Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Gune (ARPSI) bakoitzeko laburpen-fitxa, uholde-arrisku eta kalteraginen datu nagusiak jasoz.
Uholde-Arrisku eta Kalteraginen Mapak egiteko erabili den metodologiaren eta lortutako emaitzen memoria-laburpena.
Goian aipaturiko dokumentazioa Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagokie.
Horretarako, dokumentazioa iragarki hau argitaratu eta biharamunean kontsultatu ahal izango da hiru hilabetez Uraren Euskal Agentziaren web orrian: www.uragentzia.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


