Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 8koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 124/2013-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-148-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 8koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 124/2013-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-148-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3325
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/08
  • Argitaratze-data: 2013/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 124/2013-E prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-148-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Giza Baliabideetako zuzendariak 2012ko uztailaren 27an emandako ebazpenaren aurka jarritako gorabidezko errekurtsoari Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak eginiko ustezko gaitzespena. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez 2012ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozesuko zenbait zerbitzu-eginkizun esleitu zen jarraian adierazten diren unitateetako dotazioak osatzeko: Brigada Mugikorra, Babesa, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Atala Indartzeko Brigada, Terrorismoaren Aurkako Informazio Atala.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen 124/2013-E prozedura arruntean eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 8a.

    Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik