Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 8koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 108/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-146-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 8koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 108/2013-R prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-146-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3377
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/08
  • Argitaratze-data: 2013/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 108/2013-R prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-146-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Ebazpena, Giza Baliabideetako zuzendariak 2013ko otsailaren 4an emandako ebazpenaren aurka jarritako gorabidezko errekurtsoa gaitzesten duena. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez, hutsik utzi zen 20703 kodeko lanpostua zerbitzu-eginkizunean betetzeko eginiko deialdia, hain zuzen ere 2012ko abenduaren 13ko ebazpenaren bidez eginikoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. Epaitegian ager daitezen 108/2013-R prozedura laburtuan eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 8a.

    Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik