- EBAZPENA, 2013ko uztailaren 10ekoa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 107/2013-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-129-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko uztailaren 10ekoa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 107/2013-A prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-129-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere, epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 3378
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/10
- Argitaratze-data: 2013/07/23
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 107/2013-A prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-129-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Administrazio-isiltasunagatiko ustezko gaitzespena, Giza Baliabideetako zuzendariak 2012ko uztailaren 27an emandako ebazpenaren aurka jarritako gorabidezko errekurtsoari eginikoa. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez, 2012ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozesuko zenbait zerbitzu-eginkizun esleitu zen hainbat ataletako langile-dotazioak osatzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.
Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen 107/2013-A prozedura laburtuan eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 10a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


