Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Villabuena de Alava / Eskuernaga udalerrian (Araba) «EDAR Villabuena» izeneko maniobra-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoaren (airekoa eta lurrazpikoa) ezarpena eta exekuzio-proiektua baimendu eta onartzen duena, eta hura herritarrentzat onuragarria dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Villabuena de Alava / Eskuernaga udalerrian (Araba) «EDAR Villabuena» izeneko maniobra-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoaren (airekoa eta lurrazpikoa) ezarpena eta exekuzio-proiektua baimendu eta onartzen duena, eta hura herritarrentzat onuragarria dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5046
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/29
  • Argitaratze-data: 2013/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: 18007-PRD-mmb.

Esp.: 01-AT-D-2013-00006.

Bat. 2011ko maiatzaren 15ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k (Errioxa), helbidea Logroñon duenak (Guardiako errepidea kalea 91-93), administrazio-baimena eskatu zuen Villabuena de Alava / Eskuernaga udalerrian (Araba) «EDAR Villabuena» izeneko maniobra-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoa (airekoa eta lurrazpikoa) ezartzeko; aldi berean, hura herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeko ere eskatu zuen. Eskariarekin batera, Eduardo Terroba Iñiguez industria-ingeniariak sinatutako proiektua aurkeztu zuen.

Bi. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA) honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen ditu Dekretu horrek: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere, eta Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legean (1997-11-28ko BOE) eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluetan (1954-12-17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikuluan (1957-06-20ko BOE) xedaturikoari jarraiki, aipatutako proiektua jendaurrean erakusgai jarri da hogei eguneko epean, enpresa horrek derrigorrez desjabetu beharrezkotzat hartu dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatuarekin batera.

Hiru. Horretarako, jendaurreko erakustaldiaren izapidearen barruan, iragarkia 2013ko uztailaren 3ko ALHAOn eta 2013ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratu zen, bai eta 2013ko maiatzaren 31ko Diario de Noticias de Álava egunkarian ere, eta Villabuena de Alava / Eskuernagako Udaletxeko iragarki-taulan erakusgai egon zen, 2013ko uztailaren 4tik aurrera.

Lau. Jendaurreko erakustaldiaren izapidearekin batera, Sail honek dagozkion txostenak eskatu dizkio Villabuena de Alava / Eskuernagako Udalari.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoa betez.

Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 40. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioen eraikuntza, ustiapena, funtsezko aldaketa, eskualdatzea eta itxiera administrazio-baimenaren erregimenari lotuta geratuko dira.

Hiru. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Lau. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeak ondoko instalazioak onura publikodun direla deklarazten du: ezar daitezen eta bide-zorra ezarri eta baliatu ahal dadin, beharrezko diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko instalazioa elektrikoak. Bada, lege horren 52. eta 54. artikuluetan ezartzen denez, onura publikodun deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra eta ondorioz okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Bost. Administrazio prozedurako arau erregulatzaileetan eta aipatu legeetan aurreikusitako prozedura izapide eta baldintzak hartu dira kontuan eta bete ere egin dira espedienteari izapideak egiterakoan.

Sei. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri (Errioxa) baimena ematea Villabuena de Alava / Eskuernaga udalerrian (Araba) «EDAR Villabuena» izeneko maniobra-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoaren (airekoa eta lurrazpikoa) ezartzeko, eta Eduardo Terroba Iñiguez industria-ingeniari teknikoak sinatutako exekuzio-proiektua onartzea. Hauek dira proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Linea elektrikoa:

Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

Zirkuitu-kopurua: 1.

Aireko tartea:

Eroaleak: 47 AL1/8ST1A (LA 56), 46.8 mm2 Al.

Luzera: 400 m.

Jatorria: 514 euskarria, «Samaniego de STR Laguardia» izeneko 13/20 kV-ko aireko linean ordezkatzekoa (erref. 15198).

Bukaera: 244 euskarria, paratzekoa.

Euskarriak: metalikoa.

Lurrazpiko tartea:

Eroaleak: HEPRZ1 12/20 Kv, 150 mm2 Al.

Luzera: 244 m.

Jatorria: 244 euskarria, paratzekoa.

Bukaera: CM «EDAR Villabuena»

Maniobra-zentroa.

SF6-ko 3 gelaxkako aurrefabrikatua.

Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.

  1. Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

  2. Martxan jartzeko epea urtebete izango da, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasita.

  3. Instalazioen titularrak obren amaiera jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.

  4. Ebazpen honek ez dakar berekin udal, probintzia edo beste edonon lortu beharreko bestelako baimenak lortu behar ez direnik; izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, baimena hirugarrenen eskubideei kalterik egin gabe ematen da halakorik badago, eta jabetza-eskubidea errespetatuta.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik